XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kultura eta Turismo Sailburuaren 1987ko Abenduaren 22ko ERABAKIA, Luzemetraientzako Zine-Gidoien Lehiaketako Epaimahai Balioemailearen kideak eta horiek emandako ebazpena ezagutarazten dituena.

Kultura eta Turismo Sailburuaren 1987ko Urriaren 14eko Aginduaren bitartez, Luzemetraientzako Zine-Gidoien Lehiaketarako dei egin zen, aipatu Aginduaren bederatzigarren oinarri-arauean erabakitakoaren arabera, Epaimahai Balioemailea ondoan esaten den eran osatu zen:
Presidentea: Eusebio Larrañaga Mendizabal Jauna.

Kideak: Jose M. Iriondo Unanue Jauna.

Karmele Huegun Aldalur Andrea.

Xabier Unanue Alberdi Jauna.

Idazkaria: Jose M. Etxebeste Intxauspe Jauna.

Halaber, Deialdiaren hamargarren oinarri-arauak dioenaren arabera, Kultura eta Turismo Sailburuak Epaimahai Balioemailearen ebazpena jakinaraztea erabaki du; Ebazpenak honako hau dio:
Gidoi eta egile aukeratua: Angel Amigo Quincocesen Ander eta Yul.

Ordezko gidoia eta egilea: Maria Belmonte Barrenetxearen Etchahun, Errakorra.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara.

Gasteiz, 1987.eko Abenduak 22.

Kultura eta Turismo Sailburu Jaun Txit Gorena, JOSEBA ARREGI ARANBURU.

Kultura eta Turismo Sailburuaren 1987ko abenduaren 23ko ERABAKIA, gazteleraz argitaratutako Literatur liburuentzako laguntzak luzatu eta emate hori jakinarazten duena.

Ikusirik gazteleraz argitaratutako Literatur liburuentzako laguntzak araupetzen dituen 1987ko Irailaren 30eko Agindua;
1987ko urriaren 5ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatu Agindua argitaratu zenez;
Aipatutako Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean aurkeztu ziren laguntza-eskabideak aztertuak izan direnez;
Kontutan izanik Irailaren 30eko Aginduaren 7. artikuluko lehenengo idazatalak dioenaren arabera, espreski eratutako Batzorde baten aholkuak jaso ondoren Historia-Arte Ondarearen Zuzendaritzak gauzatutako txostena aztertu ondoren, Kultura eta Turismo Sailburuari dagokiola eskatutako dirulaguntzak luzatu edo ukatuko diren ebaztea;
Kontutan izanik aipatu Aginduaren 7. artikuluko bigarren idazatalak dioenaren arabera hartutako erabakia argitaratu egin beharra dagoela (...).